PANPIN SORKUNTZA TAILLERRA

ANITA MARAVILLAS TAILERRA 

Sorkuntza eszenikoan aritzeaz gain, Anita Maravillasen beste konpainia eta ekoizleen enkarguak onartu eta aholkularitza-lanak egiten ditugu. Taldeekin batera egiten dugu lan, ikuskizunen kontzeptu estetikoa landu, titereak diseinatu eta egituratu, maskarak edo jantziak osatu edo/eta manipulazioa hobetzeko. Gure panpinak beraien estetika zaindu eta mugikortasun finagatik nabarmentzen dira, teknika edozein izanda ere. Mugimendu egokia, izan ere, ezinbestekoa da bizitasunaren ilusioa lortzeko. Hala, alderdi horiek guztiak ondo uztartzeak bihurtzen ditu titereak tresna profesional. Partaideen bokazio plastiko sendoari esker, halaber, TAILERRA konpainiaren indargune bilakatu da.