domingo, 11 de febrero de 2018

PINTTO PINTTO

SINOPSIA
Pintto galdu egin den txakurkume bat da.
Pinttok jolastea maite du, baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela berarekin jolastu nahi.
Pinttok, adiskidetasunaren jokoa zein zoragarria eta zein sinplea den gogorarazten digu.
“Pintto Pintto" goxotasunez eta umorez kontatutako istorioa da.
Bapateko gertakari batek gure bizitzeko modua eta harremantzeko era guztiz eraldatu dezake, kasu honetan, adiskidetasuna.
Erropa garbitegi batean Pintto ezustean agertzen den unetik, bertako langileen bizitza hankaz gora jarriko du, bertako errealitatea guztiz eraldatuz.

FITXA ARTISTIKOA

Jatorrizko ideia: Anita Maravillas Teatro
Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
Zuzendaritza: Iván Alonso
Zuzendaritza laguntzailea:Javier Renobales
Musika: Fran Lasuen
Argitazpena: Ion Chávez
Eszenografia: ATX Teatroa
Titeren sorkuntza & Konstrukzioa: Anita Maravillas Teatro
Produkzioa: Anita Maravillas y Portal 71
Banaketa: Portal 71
Laguntzaileak: Zornotza Aretoa
Milesker bihotzez: Berrizko Kultur Etxea eta Ganso & Cia
Diru laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza

ANTZEZLANARI BURUZKO INFORMAZIOA


Gozotasunez eta umorez beteriko testu gabeko titere eta objektuen antzezlana.
Famili guztiarentzako antzezlana, 3 urtetik aurrerako umeei zuzenduta.
Iraupena: 50 min